Iturrioz Baserria
20267 Ikaztegieta (Gipuzkoa)

info@begiristainsagardotegia.com
www.begiristainsagardotegia.com
943 65 28 37

webgunea ikusi

Sagardogileak

Iñaki Begiristain eta Aloña Imaz          

“Tolosaldean martxan dagoen sagardotegirik zaharrena da Begiristain”

Abendu hasieratik maiatza bukaera bitartean irekitzen dugu sagardotegi moduan.

Txotx garaian.

Afariak egunero igandetan izan ezik, eta, bazkariak, ostirala, larunbata eta igandeetan.

Begiristain sagardotegia, gaur egun Goierrin eta Tolosaldean martxan dagoen sagardotegirik zaharrena da. Gure aitona Joxe Gregoriok garai hartan, sagardoaz gain, behi eta txerriekin lan egiten zuen, garai haietako baserrietan gertatzen zen bezala. Soro zelaiak lantzen zituzten, eta, horrez gain, sagardogintzan ere fin saiatzen ziren.

1900. urtean, ez zen gaur egun bezalako erraztasunik garraiorako. Beraz, sagardotegia Ikaztegietako Iturriotz baserrian zegoen, baina Ikaztegieta herri txikia izaki, bezero gutxi bertan. Horregatik, gure aitonak sagardoa Ikaztegietan egiten zuen eta sagardoa saltzeko sagardotegia, Tolosako gaur egungo Orbela taberna den lekuan zuen. 

Gaur egun ezagutzen den sagardotegi eredua eta menua 1998. urtean hasi zen, Antonio jubilatu eta Iñaki Begiristainek sagardotegiko martxa hartu zuenean. 

Lan taldea

Lau pertsonek osatzen
dute lantaldea Iñaki Begiristain eta Aloña Imaz oinarri direla. 

Datu teknikoak

Begiristain Euskal Sagardoa egiteko Goierriko Sagarra da oinarria, eta urtetan hobetzen joandako punta puntako instalazioak. 

Historia eta oraina

Ibilbide luzeko sagardotegia da Begiristain, eta, horrez gain, gaur egungo teknologia aurreratua erabiltzen duena. Sagarraren gaineko kontrol zorrotza eta prozesuak ondo kontrolatzea dira Begiristainen ardatza. 

Sagar motak: Errezilla, Moko, Urtebi Haundia, Urtebi txikia, Urdin, Goikoetxe, Mozoloa, Patzolua, Txalaka…

Sagar urte on batean, %55 geure sagarra izaten dugu. Sagastiak Idiazabal, Ikaztegieta, Alegi eta Tolosan dauzkagu. Idiazabalgo Hirungoena baserriko Tomas Izagirreri ere erosten diogu Euskal Sagardoa egiteko sagarra. 

Begiristain Euskal Sagardoa

Gure sagardotegian, sagardoa egiteko garaian ez dugu kontserbatzailerik erabiltzen (sulfitoak) eta sagardoa mantentzeko hoztu egiten dugu nahiz eta kostua dezente handiagoa izan. Horregatik gure Euskal Sagardoa erabat naturala da, eta, gainera, Goierriko sagarra erebiltzen dugunez, gorputz handikoa, txinpartatsua, integratua eta zapore garbikoa eta usain loretsu freskagarriak dituena. 

Goierriko sagarrarekin egindakoa. Goierrin udarak itsasertzean  baino beroxeagoak izaten dira eta normalean azukre maila gehixeago izaten du sagarrak, gorputz eta alkohol geixeago izaten du Goierriko sagarrekin egindako sagardoak, ahaltsuagoak izaten dira. 

Sagardoa erosi