Barkaiztegi bidea 42
20014 Martutene. Donostia (Gipuzkoa)

peio@barkaiztegi.com
www.barkaiztegi.com
943 45 13 04

webgunea ikusi

Sagardogileak

Pedro Irizar eta Irene Elustondo    

“Barkaiztegin, zortzi belaunaldientzako bizimodu bat
izan da sagardoa”

Urte guztian zabalik

Urtarrilaren 21etik apirilaren 31ra, Txotx garaian.

Jatetxean euskal sukalde tradizionala eta Euskal Sagardoa botilan. Igande eta jai egunetan itxia. 

Barkaiztegi sagardotegiaren hastapenak 1680 urtekoak dira, hain zuzen ere, Lorenzo Irizar Gabiriatik heldu eta Barkaiztegi baserrian bizitzen hasi zenekoak. Geroztik, 8 belaunaldirentzako bizimodua izan da sagardoa. Arbasoen tradizioa oinarri hartuta, gaur egungo teknologi eta ezaguerez baliatuz lortzen dugu maitemintzen gaituen Barkaiztegi Euskal Sagardoa. Kalitatezko sagarrak betidanik izan dira Barkaiztegiren hazkundearen abiapuntu. Hori dela eta, gure sagarrak dira sagardoaren nortasuna bermatzen digutenak, eta horregatik, arreta berezia jartzen diogu sagar motari eta kalitatezko aukeraketari.

Lan taldea

Familiako sagardotegia da Barkaiztegi eta gaur egun Pedro Irizar eta Irene Elustondok daramate lan taldearen oinarria, eta euren bueltan dago osatua lan talde sendoa.

Datu teknikoak

Bertako sagarraren kalitatea, heldutasun puntua ondo kontrolatzea eta teknologia aurreratuaren erabilera dira Barkaiztegiko Euskal Sagardoaren ardatza. 

Ibilbide luzearen bermea

Barkaiztegi sagardotegiak zortzi belaunaldi daramatza sagardogintzan eta esperientzia horrek zeresan handia du Euskal Sagardoaren emaitzan. Sagardogintzak ez ezik, sagardotegiko eta jatetxeko sukaldeak ere garrantzia handia du. 

Moko, Mozolua, Goikoetxe, Urdin eta Urtebi txiki.

Barkaiztegi sagardotegian kokatua, hegoaldera begira.
% 40, 35 urteko sagarrondoak dira.
%60  sagarrondo berriak.

Inguruko baserrietako kalitatezko sagarra.

BARKAIZTEGI EUSKAL SAGARDOA

Lasto koloredun sagardoa. Burbuila fina aurkezten du, iraunkorra. Sudurrean fruitu freskagarrien lurrina du eta ahoan zitriko ukitu bat igartzen dugun sagardo leun eta biribila.

Barkaiztegi Euskal Sagardoak inguruko baserrietako kalitatezko sagarrean du oinarria. 

BARKAIZTEGI EUSKAL SAGARDOA premium

Lasto koloredun sagardoa, izaera duena. Burbuila fina aurkezten du, iraunkorra. Sudurrean fruitu freskagarrien lurrina du eta ahoan zitriko ukitu bat igartzen dugun sagardo luze eta biribila.

Premium Euskal Sagardoak Barkaiztegiko sagastietan du jatorria.

Sagardoa erosi

Moko, Mozolua, Goikoetxe, Urdin eta Urtebi Txiki.

Barkaiztegi sagardotegian kokatua, hegoaldera begira.
%40, 35 urteko sagarrondoak.
%60,  sagarrondo berriak.