Atxondoa Auzoa, 13.
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

axpesagardoa@yahoo.com
www.axpesagardotegia.es
655 73 46 25

webgunea ikusi

Sagardogileak:

Familia

“Beti egin dugu sagardoa, baina 1996an zabaldu zen  sagardotegi berria”

Urte osoaz zabalik.

Txotx garaian.

Afari eta bazkariak egunero, baina guk ez dugu jatekorik prestatzen. Gurean sagardotegia alokatu egiten da, arranparrila, labe, su eta guztiarekin, eta bakoitzak egiten du nahi duen janaria eta Axpeko sagardoa izango du aukeran.

Axpe sagardotegian lau belaunalditan behintzat egin dira sagardoa eta txakolina, gerra sasoian publikoarentzat ateak itxi bazituen ere.  1996. urtean zabaldu zen sagardotegi berria eta beti egin du lan bertako sagarraren eta kalitatearen alde. Etxe bueltan dauka sagastia, eta inguruko baserrietako sagarra ere hartzen du Axpek.  Euskal Sagardoa hainbat lekutan saltzen du eta orain gutxi internet bidez saltzen ere hasi da www.axpesagardotegia.es helbidean. 

Lan taldea

Jose Antonio Ibarluzea Bilbao da nagusia eta beste langile bat ere aritzen da berarekin. 

Datu teknikoak

Etxeko sagarrez eta inguruko baserrietako sagarrez egiten du Euskal Sagardoa. Etxean beti erabilitako sagar motak mantentzen ditu, Axpeko sagardoaren izaerari eusteko. 

Etxeko sagarra oinarri

Axpek, Euskal Sagardoaz gain Bizkaiko Txakolina ere egiten du izen berarekin eta bi produktuen oinarri dira etxeko sagarra eta etxeko mahatsa. Belaunaldiz belaunaldi pasatako sagar motak erabiltzen ditu Euskal Sagardoaren oinarri.

Axpe Euskal Sagardoa. Sagar gezak: Villafranka, San Francisko eta Urdin sagarra.
Garratzak: Errezil sagarra.
Mingotsa: Txistu sagarra. 

Sagastiak: Markina Xemeingo Atxondoa auzoan dago Axpe baserria eta bere sagastiak, paraje natural eta garbian. Etxeko sagarraz gain, inguruko baserrietako sagarra ere erabiltzen du. 

Axpe Euskal Sagardoa

Urre koloreko sagardoa, fruta usainduna eta ahoan ahaltsua. Zerbitzatzerakoan txinparta nabarmentzea ere bilatzen du Axpek, eta garraztasun eta mingostasunaren arteko oreka. Etxean belaunaldiz belaunaldi erabilitako sagar motak kontserbatzen ditu, eta, horrek, bere sagardoaren oinarria mantentzeaz gain, urtero behar duen sagar nahasketa izaten laguntzen dio. 

Markina-Xemeingo izaera duen sagardoa.

Sagardoa erosi