Txoritokieta Bidea, 13
20115 Astigarraga (Gipuzkoa)
turismo@astarbe.eus
www.astarbe.eus
943 55 15 27
Txoritokieta Bidea, 13
20115 Astigarraga (Gipuzkoa)
turismo@astarbe.eus
www.astarbe.eus
943 55 15 27
Urtarriletik azarora irekita modu desberdinean: txotx garaiaz kanpo, ekaina-abuztua (ostiral eguerdi, gau; larunbat eguerdi, gau; igande eguerdi) txotxa eta Euskal Sagardoa botilan.
Iraila-azaroa: egunero talde handientzako.
Txotx garaian urtarriletik maiatzera egunero irekitzen da (astelehen eguerdiak eta igande gauak izan ezik)
Afari eta bazkariak egunero.
Astigarragako kaxkoan kokatuta dago Astarbe sagardotegia, garai bateko Errege Bidean. Sagardogintzan historia luzea duen etxea da, eta gutxienez 1563. urtetik hona sagardogintzan dabilen familia dela dokumentatua dago, eta sagardotegia martxan izan dela ere bai. Mendiola Baserrian kokaturik, 15 belaunaldi igaro dira bertako tolareetatik gaur egunera arte, eta 7 aldiz emakumeak izan dira jaraunsle edo oinordeko, eta horrek ekarri du Mendiola baserriko abizena 7 aldiz aldatu izana. Azken abizen aldaketa 1823an izan zen. Familian denetarik izan da mende hauetan guztietan, bale ehizara joandako sagardogiletik sagardoaren prezioagatik borrokatu zuen emakumea, zein sagardogile errekonozitu asko, besteak beste.
Kizkitza Astarbe, Hur Astarbe eta Joseba Astarbe anai-arrebak dira gaur egungo jenerazioa eta lan taldearen oinarria. Lan talde zabala osatu dute.
Etxean dauka sagastia eta beste hainbat baserritatik ere ekartzen du sagarra, Aizarnazabaldik, adibidez. Erabiltzen diren sagar motei garrantzia handia ematen die.
Badira Mendiola baserriaren eta Astarbe familiaren izena daramaten bi sagar mota, Astarbe eta Mendiola. Horiek biak lantzen dituzte Astarben, beste hainbat sagar motarekin batera. Horrekin, sagardotegiaren eta sagarraren historia eta gaur egungo egoera batzen dira. Ez dira alperrik pasa 15 belaunaldi!
Astarbe, Mendiola, Goikoetxea, Gezamiña eta Moko.
Sagastia: Astigarraga (Mendiola Baserria), baserritik 10 metrora dagoen sagastia da gure ekoizpenaren oinarria.
Astarbe Euskal Sagardoa gorputz eta intentsitate handiko sagardoa dela esan dezakegu, lehorra eta mamitsua. Zenbait sagardo gaztainondoko kupeletan egiten dira eta horrek ere izaera ematen die sagardoei. Botilan ondo eboluzionatuko duen Euskal Sagardoa bilatzen da Astarben. Sagar mota desberdinak erabiltzen dira, izaera hori emango diotenak Euskal Sagardoari, eta Mendiola eta Astarbe aukerak dira azpimarragarrienak, mendez mende Astarben landuak.
Zenbait sagardo Gaztainondoan egiten dira gaurko egunean eta izaera eta luzera botilan ondo eboluzionatzea bilatzen du Astarbek Euskal Sagadoan.
1 | JATORRI/ORIGEN: Frantzia-Galizia; SAGAR MOTA/VARIEDAD: GEZA/GAZIA; % 50/50; UZTA/COSECHA: 2020 | |||
5 | BASERRIAK/CASERÍOS: Artamugarri, Mendiola, Sorazu Erdikoa, Agarre; SAGAR MOTA/VARIEDAD: GEZA/GAZIA; % 40/60; UZTA/COSECHA: 2021 | |||
6 | JATORRI/ORIGEN: Frantzia-Galizia; SAGAR MOTA/VARIEDAD: GEZA/GAZIA; % 50/50; UZTA/COSECHA: 2020 | |||
8 | BASERRIAK/CASERÍOS: Artamugarri, Peluaga, Mendiola, Alagarre; SAGAR MOTA/VARIEDAD: GEZA/GAZIA; % 60/40; UZTA/COSECHA: 2021 | |||
9 | BASERRIAK/CASERÍOS: Peluaga, Sorazu Erdikoa, Mendiola, Telleria; SAGAR MOTA/VARIEDAD: GEZA/GAZIA; % 50/50; UZTA/COSECHA: 2021 | |||
10 | BASERRIAK/CASERÍOS: Telleria, Bolu-Barri, Leizardi, Lariz; SAGAR MOTA/VARIEDAD: GEZA/GAZIA; % 60/40; UZTA/COSECHA: 2021 | |||
11 | JATORRI/ORIGEN: Frantzia-Galizia; SAGAR MOTA/VARIEDAD: GEZA/GAZIA; % 50/50; UZTA/COSECHA: 2020 |