Berridi Bidea 22,
20160 Zubieta. Donostia (Gipuzkoa)

araeta@araeta.com
www.araeta.com
943 36 20 49

webgunea ikusi

Sagardogileak

Aranburu anaiak.  

“Arkitektura garaikidea eta upategi berezia uztartu ditu Araeta sagardotegiak”

Urte guztian irekita sagardotegia eta jatetxea. 

Txotx garaian.

Menu bereziak aukeran eta Euskal Sagardoa botilan eta txotxean edateko aukera. Bazkari eta afariak egunero. 

Zubieta auzoan, sagardoak garrantzia handia izan duen lurraldean dago kokatuta Araeta Sagardotegia. Urteetan zehar jabe desberdinak izan baditu ere, XXI. hamarkada honetan iraultzaile izan den sagardotegia dugu. Kontzeptu desberdin batekin egin zuten bat nagusiek, arkitektura garaikidea eta upategi berezia sortuz. Hasieratik, gainera, produktu gama zabala eskaintzeko apustua egin nahi izan dute, eta Araeta da egun udare ardoa egiten duen Sagardotegi bakarra inguru honetan. Upategia da etxearen muina, eta upategiaren inguruan eta joan etorrian Araetak espazio dinamiko eta zabalak sortu ditu, hainbat eta hainbat ekitaldi mota bertan antolatzeko. Jatorria, ordea, tinko eta Fidel mantenduz: sagarra, sagastia eta bertako Euskal Sagardoa.

Lan taldea

Aranburu anaiak dira lan talde zabalaren oinarri. 

Datu teknikoak

Araetak Zubietan bertan duen sagastiko sagarrez egiten du Euskal Sagardoa.

Dibertsifikazioa

Araetak Euskal Sagardoa egiten du etxeko sagarrez, baina horrez gain, udare ardoa ere merkaturatzen du eta tradizioa eta modernitatea uztartzen ditu sagardotegi kontzeptuan eta diseinuan. 

Mozoloa, Gezamina, Urtebi Txiki, Moko, Txalaka.

Araetak sagastia du etxetik 100 metrora. Bankaletan dago sagastia, sagar motak ilaraz ilara bereizita. 

Araeta Euskal Sagardoa

Tanino handiko sagardoak dira, kolore bizikoak eta botilan ibilbide luzea dutenak. Zahartze ona duten sagardoak, ahaltsuak sudurrean eta ahoan. 

Udare ardoa ere egiten da Araetan, eta baita egurrezko kupeletan egindako sagardoa ere.