Elosiaga Auzoa Auzoa, 434
20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
sidreria@anotasagardotegia.com
www.sidreria@anotasagardotegia.com
943 81 20 92
Elosiaga Auzoa Auzoa, 434
20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
sidreria@anotasagardotegia.com
www.sidreria@anotasagardotegia.com
943 81 20 92
Beloki-Salvarredi
Urte osoan irekia.
Txotxa urrira arte.
Euskal Sagardoa botilan eta Sagardotegi Menua, menu bereziak eta Karta. Tabernan eta Terraza garaian ogitartekoak, plater konbinatuak eta errazioak. Afari eta bazkariak egunero. Igande gaua eta astelehena itxita.
Zezina arrautzopila. Inguruko Tolare Sagardotegi bakarra. Turismo familiarreko zertifikazioa.
Izarraitz eta Ernio mendien erdian dago Añota sagardotegia, leku lasai eta ederrean, mendi, zelai, sagasti eta baserriz inguraturiko paisaian, Azpeitian. Gipuzkoa erdi erdian, Loiolatik eta Tren museotik 5 minutura dago sagardotegia.
Luis eta Maria Jesus dira sortzaileak eta 2. belaundialdia ere hasia da parte hartzen. Baserria, gastronomía, tradizioa, kultura, natura eta kalitatea dituzte ofizio eta afizio. Sagardotegira inguratzen denak ikusi ahal izango du Añotako sagastietako bat, handia eta dotore eramana. Izan ere, bertako sagarrez lan egitea da helburua, eta Añotak Euskal Sagardoa egiteko bere sagastietako eta inguruko baserrietako sagastietako sagarra erabiltzen du.
Beloki-Salvarredi familia da lan taldearen ardatza eta garaian garaian izaten dute lan talde txiki edo handiagoa inguruan.
Azpeitian bertan dauzka sagastiak Añota sagardotegiak, azken urteetako apustu handienetakoa izan baita sagasti berriak jartzea.
Añota sagardotegi bertatik ikusten da sagastietako bat, handia eta dotore zaindua. Urtez urte sagar gehiago aldatu du sagardotegiak, lehengaitik hasten baita beren apustua. Inguruko baserrietako sagarrez osatzen du beharrezkoa urterik gehienetan.
Sagarrak: Errezil sagarra, Goikoetxe, Mendiola, Manttoni… gure sagastietan guztira 15 sagar mota ditugu, gezak, gaziak eta mikatzak, oreka onean.
14 hektarea sagasti ditu gaur egun Añota sagardotegiak, Azpeitian bertan eta horietatik ateratzen den sagarrarekin egiten du Euskal Sagardoa. Sagasti guztiak ekologikoan eramaten ditu ENEEKek ziurtatuta.
Sagar mota ezberdinen nahasketarekin lortzen du Añota sagardotegiak bere produktua, eta gustuko nahasketa hori da beren sagastietan dagoena. Sagar gezen, gazien eta mikatzen arteko oreka da. Añotako sagastietan 15 sagar mota daude, oreka onean. Eta horixe da oinarria, gero inguruko baserrietatik etortzen den sagarra behar bezala nahastu eta kalitatezko produktua lortzeko.
Añota Euskal Sagardoa %100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa da, sagardozaleen gozamenerako. Jatorria eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna. Sagastien gertutasunak eskaintzen duen izaera eta kalitatea.
SAGASTI EKOLOGIKOA- ENEEK ZIURTAGIRIA