Osinaga 7
20120 Hernani (Gipuzkoa)

altzueta@altzuetasagardotegia.com
www.altzuetasagardotegia.com
943 55 15 02

webgunea ikusi

Sagardogileak

Juan eta Aitziber Goikoetxea, eta Ibon Alkorta.

“Altzuetan sagardoa asko zaindu eta maitatzen dugu”

Urtarriletik apirilera (txotx garaian). Ekainetik aurrera terrazarekin. 

Txotx garaian. Asteartetik larunbatera afariak.

Larunbat eguerdietan irekita.
Ekainetik aurrera sagardotegiaren beste kontzeptu bat lantzen dugu, Euskal Sagardoa botilan eta terrazarako menu zabalagoarekin. 

.

Nahiz eta ez dagoen Altzueta Sagardotegiaren sorkuntza data zehatzik, zenbait dokumenturen arabera, 1878. urtean jada saltzen zen gure sagardoa, eta horretan jarraitzen dugu 4. belaunaldian.

Jatorrizko baserria gaurkoaren parean dago. 1910 urte inguruan eraiki baitzen Altzueta berria, eta 1982an Agustina Goikoetxeak eta Juan Goikoetxeak zaharberritu zuten. 2004an, bigarrenez eraberritu zuten Juan Goikoetxeak, Aitziber Goikoetxeak eta Ibon Alkortak. Berritze lan horietan sagardoa lantzeko guneak handitu eta egokitu ziren, eta makineria modernoa eta altzairu herdoilgaitzezko kupela gehiago jarri genituen, sagardogintza prozesuaren mesedetan.

Lan taldea

Juan eta Aitziber Goikoetxea eta Ibon Alkortak osatzen dute taldearen arima, eta lan talde zabala dute inguruan. 

Datu teknikoak

Altzueta Euskal Sagardoaren oinarria Altzueta baserriko sagarra da eta inguruko beste sagasti batzuetako sagarrez osatua dago.  

Sagastitik hasitako lana

Altzueta sagardotegiak sagasti asko du etxe inguruan, eta Hernani eta beste herri batzuetako baserrietako sagarra hartzen du. Lehengaiaren kontrol horrek eta teknologikoki aurreratua den makinariak eragin zuzena du produktuaren kalitatean eta honen kontrolean.

Sagar motak: Urtebi Haundi eta Txiki, Moko, Goikoetxe eta Txalaka.

Sagastiak: Altzueta (Hernani), Añarregi eta Okendone (Hernani) eta Lezo. Sagasti guztiak Eusko Jaurlaritzako ekoizpen integratuaren kontrolpean daude (HAZI).

altzueta EUSKAL SAGARDOA

Kolore horixkako Euskal Sagardoa, fruta aroma eta txinparta fina ditu, eta ahoan biribila da. Erabiltzen diren sagar motei eta hauen heldutasun puntuari garrantzia handia ematen dio Altzuetak, nahi dituen lurrinak eta ezaugarriak lortu eta mantentzeko. 

Alkohol gradu baxuko edari freskagarria da Altzueta Euskal Sagardoa. Upategiaren homogeneotasuna eta detaile txikienak asko zaintzen ditugu kalitatearen alde. 

Sagardoa erosi
altzueta EUSKAL SAGARDOA Premium

Kolore horixkako Euskal Sagardoa Premiuma, fruta aroma nabarmena eta txinparta fina eta iraunkorra dituena. Ahoan biribila da ondo konpentsatuak dituelako gazia eta mikaztasuna.

Izaera handiagokoa da Altzueta Euskal Sagardo Premiuma, nahiz lurrinetan nahiz ahoan biribila eta luzea da.

Sagardoa erosi

Sagar motak: Azpeiti sagarra, Urtebi Haundi eta Txiki, Moko, Goikoetxe eta Txalaka.

Sagastiak: Altzueta (Hernani), Añarregi eta Okendone (Hernani) eta Lezo. Sagasti guztiak Eusko Jaurlaritzako ekoizpen integratuaren kontrolpean daude (HAZI).