Alorrene Bidea 4.
20115 Astigarraga (Gipuzkoa)
info@alorrenea.com
www.alorrenea.com
943 33 69 99
Alorrene Bidea 4.
20115 Astigarraga (Gipuzkoa)
info@alorrenea.com
www.alorrenea.com
943 33 69 99
Xabier Mariezkurrena eta Garbiñe Etxezarreta.
Urte guztian irekita. Maiatzetik aurrera jatetxe moduan.
Txotx garaian.
Asteartetik hasita bazkaldu eta afaltzeko aukera ematen dute, itxita: astelehena eta igande gauak.
D.O produktua dastatzeko aukera ematen dute, bai botillan eta baita kupeletik ere.
Alorrenea sagardotegia 2001. urtean sortu zen Astigarragan. Familia negozioa da, eta sagastitik hasita, botilarainoko bidea eurek egiten dute.
Betidanik izan duten ilusioa izan da, prozesu guztia etxean egitea eta azken urteetan bide horretan sagarrondo asko landatu dituzte, eta sagasti berriak jarri. Horrela, fruta baloratzeko aukera dute, mimo handiz zaindu, biltzeko garaia aukeratu eta beren beharren neurriko sagar motak jarri. Alorrenea Euskal Sagardoaren arima horixe da, prozesu guztia kontrolpean eta lehen eskutik egitea.
Xabier Mariezkurrena eta Garbiñe Etxezarretari semeek laguntzen diote gaur egun eta lan talde familiarra osatu dute.
Sagastitik hasi eta botilarainoko prozesua etxean egiten du Alorreneak, eta horrekin Euskal Sagardoarekiko kontrola zorroztu du, kalitatearen alde.
Aiako Beldarrain baserrian dauka sagastia Alorreneak eta Astigarragan egin eta zaintzen du sagardoa. Prozesu horrek guztiak izaera berezia eman dio Alorrenea Euskal Sagardoari, eta aspaldiko amets baten bilakaera da.
Sagar motak: Moko, Txalaka, Goikoetxe, Patzolua, Urtebi Haundi-Txiki, Urdin Sagarra eta Frantzes sagarra.
Sagastia AIAn dago, Santio erreka auzoan dagoen Beldarrain baserrian.
Alorrenea Euskal Sagardoa intentsitate altukoa da eta dastatzean zapore exotikoak nabarmentzen dira: lore usaina, zitrikoa, pomelo ukitua… Nortasun freskoa du, ondo integratutako txinparta duena eta luze mantentzen dena.
Prozesu guztia etxean egiten da Aia eta Astigarraga artean.
Alorrenea Euskal Sagardoa Premiumean ere zapore exotikoak nabarmenduko ditugu dastatzean: lore usaina, zitrikoa, pomelo ukitua… Gorputz gehixeago du eta luzea da ahoan.
Prozesu guztia etxean egiten da Aia eta Astigarraga artean.
Sagar motak: Moko, Txalaka, Goikoetxe, Potzolua, Urtebi Haundi-Txiki, Urdin Sagarra eta Frantzes sagarra.
Sagastia AIAn dago, Santio erreka auzoan dagoen Beldarrain baserrian.