Akerregi Bailara, 5
20120 Hernani (Gipuzkoa)
akarregisagardotegia@hotmail.com
www.akarregi-sagardotegia.com
943 33 07 13
Akerregi Bailara, 5
20120 Hernani (Gipuzkoa)
akarregisagardotegia@hotmail.com
www.akarregi-sagardotegia.com
943 33 07 13
Jon Peña
Urte osoan irekita. Maiatzetik abendu bukaera arte txotxean eta botilan.
Txotx garaia, urtarriletik maiatzera.
Asteazkenetik igandera
Akarregi Sagardotegia Hernaniko Akarregi auzoan dago kokatua, eta sagardoa egin eta saldu du 1700 urteaz geroztik. 2006an nagusi aldaketa izan zen, eta Jon peñak hartu zuen sagardotegiaren gidaritza. Produkzio txikiko sagardotegia da, produktuari eta zerbitzuari arreta berezia jartzen diona. Gaur egun, urte guztian zabaltzen du, txotx garaian, txotxeko sagardoari, eta, txotx garaiaz kanpo, botilako Akarregi Euskal Sagardoari, garrantzia emanez. Astigarragako Arraspiñe baserriko sagarrarekin egiten du Euskal Sagardoa.
Jon Peña da sagardotegiko nagusia eta bere bueltan sortua du lan taldea.
Produkzio txikiko sagardotegia da Akarregi eta kalitatezko produktuaren aldeko lanean ari da, bertako sagarra eta horren gaineko kontrola ardatz hartuta.
Akarregi Hernanin dago kokatua eta Astigarragako Arraspiñe baserriko sagarrarekin egiten du Euskal Sagardoa. Sagardo orekatua lortzeko beharrezko sagar motak eskaintzen ditu sagasti honek.
Moko, urtebi txiki eta txalaka.
Astigarragako Arraspiñe baserriko sagarra.
Akarregi Euskal Sagardoak urre kolorea du, sudurrean sagar lurrin nabarmena du eta ahaltsua da ahoan, aldi berean orekatua eta biribila.
Astigarrako Arraspiñe baserriko sagarrez egina da Akarregi Euskal Sagardoa.