Barrio Goiburu
20150 Aduna (Gipuzkoa)

aburuza@sidrasaburuza.net
www.sidrasaburuza.net
943 69 24 52

webgunea ikusi

Sagardogileak

 Ibon eta Josu Aburuza         

“Bertako sagarra da Aburuza sagardotegiaren jatorria eta etorkizuna”

Urtarrila erdi aldetik azaro
bukaera arte.

Txotx garaian.

Asteartetik larunbatera irekitzen dugu eta igande, astelehen eta jai egunetan ixten dugu. Asteartetik ostiralera afariak ematen ditugu eta larunbatetan bazkari eta afariak.

Joan Joxe Aburuza eta Arantxa Irizar senar-emazteak izan ziren 1978. urtean Sagardotegia profesionalki martxan jarri zutenak. Urte luzez Olatza baserrian tradizio izan zen sagardoa egitea, baina Juan Joxek sagastien landaketari ekin eta bertako sagar hutsez egindako sagardoari bultzada eman nahi izan zion. Gurasoengandik seme-alabengana igaro da sagardotegia. Egun, Josu eta Ibonek daramate Sagardotegiaren eguneroko jarduna, lantalde bikainak lagunduta. Aburuza Sagardotegiaren bereizgarri nagusia bertako sagarraren landaketa, zaintza eta erabilera dira, etxea sagarrondoz inguratuta baitute. Bi produktu ekoizten ditu: Aburuza Euskal Sagardoa eta Aburuza Euskal Sagardoa Premium kategoria. Bisita gidatuak ere eskaintzen ditu Aburuza Sagardotegiak Sagardoa Route proiektuaren barruan.

Lan taldea

Ibon eta Josuren bueltan lan talde bikaina sortua du Aburuzak, etxeko eta kanpoko langileekin. 

Datu teknikoak

Botilako Euskal Sagardoaren kalitateak garrantzia handia du Aburuzan, eta etxeko sagastietatik hasten da lan hori. Sagastiaren zaintzari lan handia eskaintzen dio. 

Adunako sagarra

Aduna da Euskal Herrian biztanleko sagardo sagar gehien duen herria, bertako bi sagardotegiek bertako sagarraren aldeko apustu garbia egiten dutelako hein handi batean. Kalitatezko sagarra lortzea da Aburuzaren helburua eta prozesu guztia kontrolatzea. Sagarraren heldutasun puntuari garrantzia handia ematen dio Aburuzak, produktuan lortu nahi dituen lurrin eta ezaugarriei begira.

Goikoetxe, Urtebi txiki, Urtebi handi, Mozoloa, Frantzes sagarra eta Aritza. 

Gure sagasti ia denak Adunan daude eta gehienak Euskal Sagardoratarako erabiltzen ditugu. Sagarrondo zaharrak kendu eta denak alanbrean jartzen ari gara pixkanaka. Sagasti ia guztiak sagardotegi bueltan dauzkagu, zero kilometro kontzeptuan-kontzeptuan.

ABURUZA EUSKAL SAGARDOA

Gorputz handikoa, eta, era berean, azidorasun baxukoa. Sagardo garbia usain eta kolorean, fruta usain handikoa. Txinparta fin eta iraunkorreko sagardoa da Aburuza Euskal Sagardoa. 

Aduna leku eguteran dago eta eguzki begitan ditugu sagastiak. Horrek asko laguntzen du sagarra gozatzen. 

Sagardoa erosi
ABURUZA EUSKAL SAGARDOA PREMIUM

Gorputz handikoa, eta, era berean, azidorasun baxukoa, konplexua sudurrean eta ahoan. Sagardo garbia usain eta kolorean, fruta usain handikoa. Txinparta fin eta iraunkorra du.

Aduna leku eguteran dago eta eguzki begitan ditugu sagastiak. Horrek asko laguntzen du sagarra gozatzen. 

Sagardoa erosi

Goikoetxe, Urtebi txiki, Urtebi handi, Mozoloa, Frantzes sagarra eta Aritza. 

Gure sagasti ia denak Adunan daude eta gehienak Euskal Sagardoratarako erabiltzen ditugu. Sagarrondo zaharrak kendu eta denak alanbrean jartzen ari gara pixkanaka. Sagasti ia guztiak sagardotegi bueltan dauzkagu, zero kilometro kontzeptuan.