Skip to main content

‘Egin Zotz!’ Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren presentzia handitzeko kanpaina da, eta iraila amaieran jarri zen martxan Hernanin eta Astigarragan. Lehenengoan abenduaren 15era bitartean egingo da; eta bigarrengoan, aldiz, abenduaren 14ra arte.

Kanpainari hasiera emateko Mikel Garaizabal enologo sumilerrarekin pintxopote gidatua antolatu zen bi herrietan, eta kanpainak iratuen duen bitartean ostegunero, zozketak izango dira Euskal Sagardoa kontsumitzen duten bezeroen artean eta egunero Euskal Sagardoa kontsumitzen duenak mokadu bat izango du opari. Horrez gain, hainbat ekitaldi izango dira Hernanin eta Astigarragan Euskal Sagardoarekin.

EGITARAUA:

HERNANIN

URRIAK 4: Euskal Pintxo Potea.

URRIAK 5: AFARI MARIDATUA Tripontzi jatetxean, 20:30etan. Euskal Sagardoa eta Tripontzi jatetxeak jarritako afaria uztartuko dira. Erreserbak Tripontzin  943555724

URRIAK 8-URRIAK 21: BAKAILAO ASTEA, Euskal Sagardoaren Babesletzarekin.

AZAROAK 1: Euskal Pintxo Potea

AZAROAK 15: AFARI MARIDATUA Errioguarda jatetxean, 20:30ean. Euskal Sagardoa eta Errioguarda jatetxeak jarritako afaria uztartuko dira. Erreserbak Errioguardan  943 330291

ABENDUAK 6: Euskal Pintxo Pote Gidatua Herriko tabernetan. Zita, 19:00etan, Zinkoenean

ABENDUAK 11: Afari gidatua

ABENDUAK 15: Kanpaina bukaerako festa.

ASTIGARRAGAN

URRIAK 4: Euskal Pintxo Potea.

URRIAK 26: AFARI MARIDATUA Ipintza sagardotegian, 20:30etan. Euskal Sagardoa eta Ipintza sagardotegiak jarritako afaria uztartuko dira. Erreserbak Ipintzan  688 811 724

AZAROAK 1 : Euskal Pintxo Pote Gidatua. Hasiera 7etan, Norberto Almandoz plazan.

AZAROAK 9: AFARI MARIDATUA Ikatza tabernan, 20:30etan. Euskal Sagardoa eta Ikatza tabernak jarritako afaria uztartuko dira. Erreserbak Ikatzan  943 554989

ABENDUAK 6: Euskal Pintxo Potea

ABENDUAK 10: Afari gidatua

ABENDUAK 14: Kanpaina bukaerako festa.

Hernaniko pintxo poteko irudia.

Euskal Sagardoa: %100 bertakoa eta kalitatezkoa

%100 Bertako sagarrez egina eta kalitate ziurtatua duen sagardoa da Euskal Sagardoa, Euskadiko 48 sagardotegik egiten dutena eta dagoeneko Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 270 sagargile biltzen dituena.

Hori da Euskal Sagardoak kontsumitzaileari zabaldu nahi dion mezua, bertako baserrietatik hasi eta gure etxe, taberna edo jatetxeetako mahaietaraino egiten duen prozesua balorean jarri eta bertako ekonomia bultzatzea. Izan ere, ezinbestekoa da sagardo sektorean ere bertako sagarraz lan egitea, mendez mende gure baserrietan landu eta hobetu den sagarra zaindu eta sagardotegietan kalitate handiko produktua lortzeko.

Produktua balorean jartzeko lan honetan, ostalaritza munduarekin elkarlana jarri nahi du martxan Euskal Sagardoak, bertako taberna, jatetxe eta elkarte gastronomikoak baitira sagardoa kontsumitzailearen begi eta eskuetan jarriko dutenak. Produktuaren inguruko informazioa zabaltzeko aukera paregabea.

Lehen urtean denda desberdinetako linealetan Euskal Sagardoak presentzia handia izateko lan egin da eta datozen urteetan horrez gain, ostalaritzan sartzen joateko erronka dauka.

Horretarako proiektu pilotu bat jarriko du martxan, irailetik abendura Hernani eta Astigarragan, bertako ostalaritza eta herritarrei begira.

Helburua kontsumitzaileek Euskal Sagardoaz eta bertako kalitatezko produktuez gozatzeko aukera izatea, eta horrez gain, bertako ostalaritza eskaintzan Euskal Sagardo botila txapel-gorriek eta lepoko sagartxo  gorriek geroz eta leku gehiago izatea.

Horretarako ekintza desberdinez osatutako egitaraua datorkigu Hernani eta Astigarragara, kontsumitzaileen gozamenerako.

EGIN ZOTZ!

Egin Zotz! Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren presentzia handitzeko kanpaina da. Hernanin irailaren 20tik abenduaren 15era egingo da; Astigarragan aldiz, irailaren 27tik abenduaren 14ra.

“Egin zotz!” izango da Hernani eta Astigarragan erabiliko den leloa: batetik botilatik txotx egitearen garrantzia azpimarratu nahi delako. Horrez gain, zozketak ere izango direlako eta baita pintxoetako zotzak ere.

  • Euskal Sagardoa kontsumitzen dutenek Zubeltzuren gindila-azeituna mokadu bat edo Basatxerriren txorizo mokadu bat izango dute opari.
  • Ostegunero sariak izango dira kontsumitzaileen artean: sagardoa, ice-bag-ak, kamisetak, aurreko mantalak eta urte bukaeran egingo den afari maridatu baterako txartelak.
  • Hilero, Euskal Pintxo Potea egingo da. Euskal Sagardoa, bertako produktu pintxoekin eskainiko da 2€-an (5 pintxo eta botila 10€-an).
  • Euskal Pintxo pote gidatuak ere izango dira Hernani eta Astigarragan, Mikel Garaizabalen eta Euskal Sagardoaren eskutik.
  • Bestalde, animatu diren taberna eta jatetxeetan afari gidatuak izango dira: Hernanin Tripontzi eta Errioguarda tabernetan eta Astigarragan, Ikatza tabernan eta Ipintza sagardotegian.
  • Abenduaren 14 eta 15ean berriz, bukaera festa girotuak izango dira. Astigarragan Joseba Barandiaran plazan eta Hernanin Plaza Berrian, Basatxerriko txerri oso bat erre eta emango du raziotan Txomin Parrillak. Astigarraga eta Hernaniko tabernetan Euskal Sagardoa kontsumitzen dutenek % 50 merkeago izango dute razioa.

Euskal Sagardoa edalontzi zabalean edo kopan kontsumitzea gomendatzen da eta 10-12ºC artean. Horretarako, materiala ostalarien eskura jarri du Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak, promozio materialarekin batean.

Euskal Sagardoak Eusko Jaurlaritza eta HAZIren babesletza du promozio kanpaina guztian eta Hernaniko eta Astigarragako udalen laguntza ere bai, promozio kanpaina honetan.