Skip to main content
  • Supermerkatu kateak “Sagardoaren Lurraldea” ekimena martxan jarri du Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako sagardoaren kontsumoa eta tokian tokiko nekazaritza-elikagaien industria sustatzeko

 

  • Astean zehar Lidl-ek EAEn dituen 30 saltoki baino gehiagotan Euskal Sagardoa Jatorri Deitura duten Begiristain, Saizar, Petritegi eta Etxeberria sagardotegietako sagardoa izango da salgai

 

  • Ekimenaren aurkezpena Lidl-ek Eibarren duen saltokian egin da, eta bertan izan dira Garazi Devesa, Unai Agirre eta Luis Ángel Alonso; lehenengoa, Lidl-eko Euskadiko zuzendaria; eta azken biak, Euskal Sagardoa jatorri-deituraren koordinatzailea eta Komertzial Saileko arduraduna

 

  • Gaurko aurkezpenarekin, Lidl-ek euskal produktu eta ekoizleen alde egin duen apustua berretsi (urtero, 80 milioi euro bideratzen ditu euskal produktuak erosteko) eta etorkizunean produktu-eskaintza progresiboki areagotzeko konpromisoa adierazi du

 

Lidl-ek euskal jatorriko nekazaritza-elikagai industriaren aldeko apustua berresten jarraitzen du, oraingo honetan, sagardoa ardatz hartuta. Supermerkatu kateak euskal sagardoaren erosketa eta kontsumoa areagotu nahi du eta hemendik aurrera, Sagardoaren Lurraldea izeneko ekimena martxan jarri du EAEn dituen saltokietan, guztira 30tik gora. Ekimenarekin, Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako sagardoaren kontsumoa sustatu nahi du.

Supermerkatu kateak tokian tokiko produktuekiko duen konpromisoa indartzen jarraitu nahi du. Aspaldiko konpromisoa da, oraingo honetan zero kilometroko sagardoak saltzen bultzatu nahi duena. Gaurtik hasi eta astebetez, Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako Begiristain, Saizar, Petritegi eta Etxeberria sagardotegietako 10.000 sagardo botila jarriko ditu salgai EAEko saltokietan.

Aurrez, 2021 urteko martxoan, tokian tokiko produktuen aldeko konpromisoaren adierazle, Zapian sagardoa gehitu zuen bere produktu-eskaintzara. Eta etorkizunean asmoa da eskaintza zabaltzea beste sagardotegietako sagardoa txertatuz.

Ekimena Lidl-ek Eibarren duen saltokian aurkeztu da. Aurkezpenean, Unai Agirre Euskal Sagardoa jatorri-deituraren koordinatzaileak egindako adierazpenetan, horrelako apustu baten garrantzia azpimarratu du: “Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren helburua da, bertako sagastietatik botilara arte egiten den lan guztia balorean jarri eta ezagutaraztea, eta horretarako ezinbestekoa da Lidl bezalako kateek Euskal Sagardoa eta bertako produktuen aldeko apustua egitea. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 250 sagar-gile eta 48 sagardogilek osatzen dugu Euskal Sagardoa, eta sortu zenetik egiten ari den bide arrakastatsuaren seinale da geroz eta zabalkunde handiago duela”.

Garazi Devesa Lidl-eko Euskadiko zuzendariak, bere aldetik, adierazi du “aspaldikoa” dela euskal produktu eta ekoizleekin duten konpromisoa, “oraingoan tokian-tokiko kalitatezko produktu batekin, sagardoarekin, berretsi nahi duguna -jarraitu du-. Ekimenarekin, Euskadin oso sustraituta dagoen sagardoa sustatu eta bere kontsumoan eragin nahi dugu oinarri sendoa duten enpresek zein ekoizle txikiek gure linealetan protagonismoa hartzen eta egonkortzen joateko”.

 

Tokian tokiko produktuen aldeko apustua

Nabarmentzekoa da azken urteotan Lidl-ek euskal produktuen ekoizleekin bideratu dituen kolaborazioak. Horrela, sarea ehuntzen ari da eta pixkanaka-pixkanaka denda ezberdinetan euskal produktuen salmenta areagotuz doa.

Hain zuzen, joan den apirilean Euskal Autonomia Erkidegoan dituen 30 saltoki baino gehiagotan abiarazi zuen kanpaina bat hiru helburu nagusi hauekin: tokian tokiko produktuen erosketa eta kontsumoa areagotzea, zero kilometroko produktuen presentzia indartzea eta euskal ekonomian estrategikoak diren sektoreei bultzada ematen jarraitzea. Lidl-ek aurreratu duenez, abuztutik hasita, datozen hilabeteotan euskal jatorria duten beste 100 produktu gaineratuko ditu EAEko saltokietako produktu-eskaintzara. Besteak beste, haragi-freskoa, fruta eta barazkiak, gazta, jatorri-deiturako sagardoak eta ardoak, kontserbak… Helburu horretarako sortu du Euskalduna da, ona da leloa daraman zigilu bereizgarria, eta bide batez, euskal produktuak gustuko dituzten erosleei produktu horien identifikazioa eta erosketa errazteko.

Gaur egun, supermerkatu kateak urtero 80 milioi euro bideratzen ditu %100ean jatorri euskalduna duten produktuak erosteko (fruta eta barazkiak, kontserbak, ardoak, gaztak…). Berrogei ekoizle baino gehiagorekin egiten du lana, eta guztira, 200 produktu baino gehiago eskuratzen ditu. Horietako batzuk, gainera, Espainiako 630 dendetan eta Europako 30 herrialde ezberdinetako beste 11.200 dendetan saltzen ditu. Lidl-i esker, euskal produktuak Parisen, Londresen edo Berlinen eros daitezke.