Gaur, azaroak 21, hasiko da Sagardoaren Lurraldeak antolatutako  Sagardo Forum,  Sagarrari, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kultura eta turismoari buruzko jardunaldiak.

III. Sagardo Forumean, azaroaren 21 eta 22an hitzaldiak ospatuko dira, Hernaniko Orona Ideon, Hernaniko Oronako eraikinean. Hortaz gain,   II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa jokatuko da azaroaren 23an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian.

Aurten, berrikuntza bezala, Nazioarteko Sagardo Azoka ospatuko da azaroaren 24-25ean Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian. Bertan izango da Euskal Sagardoa jatorri deitura, honako sagardotegiekin:

  • Alorrenea (Astigarraga)
  • Astarbe (Astigarraga)
  • Gartziategi (Astigarraga)
  • Gurutzeta (Astigarraga)
  • Isastegi (Tolosa)
  • Kuartango (Kuartango)
  • Petritegi (Astigarraga)
  • Zapiain (Astigarraga)
  • Zelaia (Hernani)