Skip to main content

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak hiru urte bete ditu merkatuan eta dagoeneko 48 sagardotegik eta 250 sagargilek osatzen dute Jatorri Deitura.

Bertako sagarrez egindako sagardoak biltzen ditu Jatorri Deitura berriak, kalitatezko sagardoak. Horretarako lan handia egin da lehen urteetan, sagasti berriak jartzen, zeuden sagastiak egokitzen eta produktuaren kalitatea bultza eta balorean jartzen. Lehen urteetan, komertzializazioari dagokionean, linealetan Euskal Sagardoa jendearen aukeran jartzea izan da helburua eta datozen urteei begira, taberna eta jatetxeak dira helburu, ostalariek produktua eta berak eskaintzen dituen aukerak ezagutzea: sagardo desberdinak, sagardoen kartak, ezaugarriak… Bide horretan, ostalariei begirako ekitaldi bat egingo du Euskal Sagardoak abenduaren 9an, Donostiako Bulebardean. Egurdian bazkari maridatu bat izango da Diametro 200 eta Luis Irizar sukaldaritza eskolaren eskutik. Arratsaldeko 6etatik aurrera, berriz, ostalariei zuzendutako dastatze bat izango da, hainbat sagardogileren parte hartzearekin eta Mikel Garaizabalen laguntzarekin.

– Aburuza (Aduna)
– Altzueta (Hernani)
– Astarbe (Astigarraga)
– Bereziartua (Astigarraga)
– Isastegi (Tolosa)
– Itxasburu (Hernani)
– Gartziategi (Astigarraga)
– Gurutzeta (Astigarraga)
– Kuartango (Kuartango)
– Lizeaga (Astigarraga)
– Oiharte (Zerain)
– Petritegi (Astigarraga)
– Zapiain (Astigarraga)
– Zelaia (Hernani)

Sagardogileek berek azalduko dute beren sagardoa eta Eusko Label produktuak izango dira aukeran Txomin Parrillaren eskutik eta baita Euskal Herriko gaztak ere. Bertara azaldu nahi duten ostalariak Euskal Sagardoa Jatorri Deiturarekin jarri litezke harremanetan: 688 645 946 edo zuzendaritza@euskalsagardoa.eus.