Skip to main content

Gipuzkoa osoko berrogeita bost taberna eta jatetxek hartuko dute parte maiatzaren 13ra arte iraungo duen egitasmo honetan

Euskal Sagardoa jatorri-deiturak, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta HAZI Fundazioak sustatutako ‘Terraza garaia, Euskal Sagardo garaia’ promozioa aurkeztu zen apirilaren 27an. Prentsaurrekoan, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek, Euskal Sagardoa jatorri-deiturako koordinatzaile Unai Agirrek eta Ostalaritza Elkarteko lehendakariorde eragile Iñaki Illarramendik hartu zuten parte.

Ostalaritza Elkartearen eta HAZI Fundazioaren ‘Kalitatea’ proiektuaren barruan dagoen ‘Terraza garaia, Euskal Sagardo garaia’ egitasmoak Gipuzkoa osoko ostalaritza establezimenduen terrazetan Euskal Sagardoa jatorri deitura duten sagardoen kontsumoa sustatzea du helburu. Horretarako, apirilaren 27tik maiatzaren 13ra arte, Gipuzkoak 45 jatetxe eta tabernek Euskal Sagardoa (edalontzian edo botilan) eskainiko dute haien establezimenduetan pintxo edo errazio batekin batera.

Promozioak ikusgaitasuna izan dezan, kartelak, triptikoak, eskuorriak, kubiterak, arbelak eta beste zenbait material diseinatu dira, establezimenduen barrualdean eta terrazetan jartzeko. Gainera, kanpainak irauten duen bitartean, zozketak egingo dira eta terraza hauetan Euskal Sagardoa eskatzen dutenek bi sagardo botilako lote bat irabazteko aukera izango dute.

Zer da Euskal Sagardoa jatorri deitura duen sagardoa?

Euskal Sagardoa jatorri-deitura duen sagardoa %100 bertako sagarrarekin egina dago eta kalitate bermea du. Sagardoak Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako zigilua eta numerazioa izan ditzan, analitikak eta panel organoleptiko bat pasa beharra dauzka. Prozesu osoa HAZI Fundazioak ziurtatzen du, hasi sagastitik eta botilara arte.

Euskal Sagardoen dastatzeak

‘Terraza garaia, Euskal Sagardo garaia’ promozioaz gain, ostalariei zuzendutako Euskal Sagardoen hainbat dastatze antolatu dira. Donostian, Errenterian, Ordizian eta Azpeitian ospatu dira jada eta datozen asteetarako hurrengo hauek antolatu dira:

Maiatzak 8: Usurbil (Sutegi kultur etxea)

Maiatzak 22: Irun (Casino jatetxea)

Maiatzak 29: Tolosa (Txinparta Elkartea)

‘Kalitatea’ proiektua

2013. urtean Ostalaritza Elkarteak eta HAZI Fundazioak martxan jarri zuten proiektu honek bi sektore elkarraraztea du helburu. Bi sektore horiek gure kultura eta identitatearen elementu bereizgarriak izateaz gain, aberastasun eta lan sortzaileak dira.

Alde batetik, bere produktuen kalitateagatik ezagunak diren Euskadiko lehen eta bigarren sektorea, bai EuskoLabel eta Euskal Sagardoa bezalako ekoizpen prozesuen egiaztapen sistemen apustu ausartagatik, baita sektore horien eguneroko jarduerak gure nortasunaren ezaugarriei egindako ekarpenenagatik eta gure geografiako ardatz soziodemografikoan eragindako efektu positiboagatik ere.

Beste alde batetik, Ostalaritzak azken 40 urteotan halako bilakaera izan du, gure gastronomia mundu mailako erreferente bihurtu duela eta, zehaztasun gehiagorekin, sektore honetara lotuta dagoen azpisektorea bihurtu du erreferente. Eskaintza gastronomiko bat non produktua bera eta produktua ereiteko forma ezberdinek kontsumo ohituretan eragin handia izan duten. Gainera, ostalaritza sektorea, bere baitan, lehenengo sektoreko produktuen kontsumo kanala da, lan egiten duen produktuen inguruko irudi positiboa sortzen duena.

‘Terraza garaia, Euskal Sagardo garaia’ egitasmoan parte hartzen duten establezimenduen zerrenda

Establezimendua Udalerria Helbidea
1990 Gastroteka Arrasate Arrasate Euskal Herria plaza, 19 behea
Iturri Ondo Asteasu Kale Nagusia 5
PetriKafe Astigarraga Petritegi Bidea 8
Alorrenea Astigarraga Petritegi Bidea 4
Laja Azkoitia Santakrutz Auzoa Z/g
Añota Azpeitia Barrio Elosiaga 434
Agustín Donostia Sancho el Sabio 16
Aterpe Donostia Sagastieder Ibilbidea, 20
Capricho Donostia Zabaleta Kalea, 55
Gasteiz Donostia Gasteiz Kalea 12
Elizalde Donostia Aralar Mendia Kalea 32
Ipotx Donostia  San Frantzisko Kalea, 42
La Cerveceria Donostia Plaza Gorgatxo 1 bajo
Mandragora Donostia José Maria Sert Plaza 9
Bar Pepe Donostia Zumalakarregi Hiribidea 3
Tenis Ondarreta Donostia Eduardo Chillida Pasealekua 9
Tolosa Donostia Paseo Dr. Begiristain 90
Txuleta Donostia Trinidad Plaza 2
Ubarrechena Donostia Calle Mayor, 13
Avenida XXI Donostia Av de la Libertad 21
Via Fora Donostia Federico García Lorca Pasealekua 10
Antonio Bar Donostia Bergara Kalea 3
Mil catas Donostia Zabaleta Kalea 55
Hidalgo 56 Donostia Kolon Pasealekua 15
Kata 4 Donostia Santa Catalina 4
Juantxo Donostia Embeltrán Kalea 6
Aratz Donostia Igara Bidea 15
S.M. Donostia Mercado San Martín
Kontent Eibar Ego Gain Kalea 6
Koskor Eibar Fermin Kalbeton Kalea 6
Kultu Eibar Zuloaga-Tarren Kalea 3
Karrero Hernani Juan de Urbieta Kalea 15
Faisán Irun Behobia Kalea 17
Patrixi Irun Monte San Marcial – CASERIO ITURRI ARTE 3
Txakola Irun Ehiera Plaza 3
Patxikuenea Lezo Gaintxurizketa Bidea, 7
1990 Gastroteka Ordizia Ordizia Garagartza plaza, 5 behea
1990 Gastroteka Tolosa Tolosa Euskal Herria plaza, 5 behea
Agustin Enea Tolosa Euskal Herria Plaza 6
Karela Tolosa San Frantzisko Kalea 17
Hotel K10 Urnieta Erratzu 20130
Iguarte Usurbil Iguarte Kalea 11
Iriarte Zizurkil Plaza Pedro María Otaño 1
Izarra Taberna Zizurkil Bo Ubare Auzoa 11
Zumaia Hotela Zumaia Alai Auzategia 13