Euskal Herriko 4 sagardotegi izan dira Euskal Sagardoak promozionatzen: Bereziartua (Astigarraga), Isastegi (Tolosa), Petritegi (Astigarraga) eta Zapiain (Astigarraga)
Euskal Herriko zenbait upategi Japonen izan dira bere produktuak aurkezten eta bertan Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako lau upategi izan dira, Bereziartua (Astigarraga), Isastegi (Tolosa), Petritegi (Astigarraga) eta Zapiain (Astigarraga). Guztira 22 upategik hartu dute, Arabar Errioxako ardoak ekoizten dituztenak, Getaria, Araba eta Bizkaiko Txakolinak ekoizten dituztenak eta Euskal Sagardoa ekoizten dutenak.
Ekintza arrakastatsua izan da, Euskal Sagardoak egiten ari duen bidearen eta zabalkundearen seinale. Bertako merkatua ez ezik, kanpoko merkatuetan ere geroz eta interes handiagoa sortzen du Euskal Sagardoak.