Skip to main content

Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren produktuetan egindako 100€tik gorako erosketa bakoitzeko irabazi 50€ko deskontu bonu bat Euskadiko ostatuetan egonaldi batez gozatzeko. Egin zure erosketa gure online dendan, oneginbonoa.eus webgunean balioztatu zure erosketa faktura bertara igoz eta eskuratu 50€ko deskontu bonua.

Eusko Jaurlaritzak “On egin” bonuak aurkeztu ditu, kalitatezko eta jatorrizko markadun produktuak suspertzeko eta Euskadiko ostatuetan egonaldiak sustatzeko
Nekazaritzako elikagaietan eta arrantzako produktuetan egiten den 100 euroko erosketa bakoitzeko, 50 euroko bonua oparituko da Euskadiko ostatuetan egonaldia sustatzeko.

Kanpaina bi fasetan garatuko da. Apirililean produktua erosteko epea ireki da, eta ekainetik aurrera ostatu bonuak kontsumitu ahal izango dira.

Bonuez gozatu nahi duten kontsumitzaileek Euskadiko kalitate bereiziko produktuak erosi beharko dituzte, oneginbonoa.eus webgunean kontsultatu ditzakezue kanpaina honetara atxiki diren saltoki guztiak. Erosketa egin ondoren, erosketaren fakturari argazkia atera eta oneginbonoa.eus webgunera igo beharko da, eta 50 euroko bonua eskatu. Webgune horretan bertan kontsultatu ahal izango da deskontu bonua erabili nahi den turismo ostatua ere. Pertsona bakoitzak bere NANaren zenbakiari lotutako bi bonu izango ditu gehienez, eta ezingo dira metatu (bonu bat fakturako eta ostatu gau bakoitzeko).

DATAK
2021eko apirilaren 19a: bonuak eskuratzeko aukera hasi da.
2021eko ekainaren 1a: bonuak baliatzeko epea hasiko da.
2021eko abenduaren 31: bonuak lortzeko epea amaituko da (beti ere data hori baino lehen eskuragarri dauden 30.000 bonuak agortu ez badira)
2022ko abenduaren 31: bonuak baliatzeko epea amaituko da.