Skip to main content

Altzueta sagardotegiak ekainaren 19an irekiko ditu ateak, eskaintza desberdin batekin

Altzueta sagardotegiak ekainaren 19an irekiko ditu berriz ere ateak, baina beste modu batera. Botilako Altzueta Euskal Sagardoa izango da protagonista eta sagardotegiaz gain, terrazan ere bazkaldu edo afaldu ahal izango da. Sagardotegiko betiko menuaz gain, garaiko eta bertako zenbait produktu desberdin ere eskainiko ditu Altzuetak.

“Txotx garaiaren desberdina izango da udarako kanpaina, terrazan, botilako Euskal Sagardoarekin gozatu ahal izango du jendeak eta menuan ere aldaketa batzuk egingo ditugu” azpimarratu dute Altzueta sagardotegitik.

Altzuetan Euskal Sagardo botilari eman nahi diote garrantzia udarako ibilbide berri honetan, jendeari azalpenak emateko aprobetxatu eta kontsumidoreak giro desberdin batean gozatzeko aukera izatea.

Irekiera ekitaldian Bertso Kata Mikel Garaizaba, Maialen Lujanbio eta Unai Agirrerekin

Irekiera ekitaldia ekainaren 19an izango da, afalduz. Bertaratzen denak Mikel GaraIzabal Enologo Sumillerrak eta Maialen Lujanbio eta Unai Agirre bertsolariek eskainiko duten Altzuetako Euskal Sagardo Bertso-Kataz gozatu ahal izango dute, lagun arte giroan.

Bestalde, Covid19ak sortutako ez ohizko egoera dela eta segurtasun neurri eta protokolo guztiak beteko dira, jendeak Altzuetako giroaz lasai gozatu ahal izan dezan.

Erreserbak egiteko deitu Altzuetara: 943 55 15 02