Skip to main content

Bisita gidatu eta afari gidatu paregabeaz gozatzeko aukera izan genuen ostiralean, irailak 24, Chillida Lekun Euskal Sagardoarekin. Afarian, Lurra Kafeko menua eta Euskal Sagardo desberdinak uztartu ziren eta berrikuntzak ere izan zuen bere lekua.

Bisita gidatuan Txalaka eta Moko sagar motak, muztio egin berria eta Musker Ciderra dastatzeko aukera izan zen Chillida Lekuko sagastian. Ondoren, Lurra Kafeko terrazan, afari uztartua izan genuen, menua ondorengo hau izan zelarik:

Hasteko

· Euskal Herriko gazta taula Errezil sagar-dultze ekologikoarekin, Basatxerri enbutidoa, Kuskurro (Lezo) orantzaz egindako artisau ogia.

· Bertako gildak.

Zelaia Euskal Sagardoa eta Akarregi Euskal Sagardoarekin.

Lehen platera
· Karabelekoko (Hernani) barazki ekologikoak tenpuran romesku saltsarekin.

Altzueta Euskal Sagardo “Premiuma” eta “Beobide” Iparragirreko Euskal Sagardo ekologikoarekin.

Plater nagusia
· Bakailaoa saltsa berdean garaiko onddoekin.

Itxasburuko bi sagar motaz egindako “Bikoa” Euskal Sagardoa eta Oiharteren “Markesa” Euskal Sagardo ekologikoa, 2019ko amaren gainean o Sua.

Postrea
· Rafa Gorrotxategiren postre taula.

Zapiainen “Bizi Gozoa” Izotzezko sagardoa.

. Kafea edo infusioa

Saizarren “Señorio de Belmount” Sagardozarekin

Ekitaldia Haziren, Eusko Jaurlaritzaren eta Hernaniko Udalaren laguntzarekin antolatu zen.