COVID19ak eraginda, bertan behera geratu dira aurten sagardoaren inguruan urtero ospatzen diren hainbat ekimen. Egoera horren aurrean, ordea, berrasmatzen jakin dute Gipuzkoako Ostalaritza eta Sagardogileen Elkarteek, sagardogintza sektoreak ostalaritza sektorearekin bat egin eginez, besteak beste. Datorren udazkenari begira, gure jatetxe eta tabernetara eraman dituzte plazan izan behar zuten ekitaldiak, horiek elkarlotzen dituen produktua definituz: Euskal Sagardoa.
Sagardoaren irrika berreskuratzea da Sagardoak Elkartzen Gaitu ekimenaren baitan martxan jarririko kanpainaren helburu nagusia. Lehenik, sagardoa ostalaritzara gerturatuz, hori baita bezeroek sagardoa dastatu ahal izateko bide nagusia; eta, bigarrenik, eskaintza berezien bitartez, sagardo berriak ezagutzeko aukera polita emanez.
Hainbaten artean, bezeroek irailaren 26ra arte izango dute Gipuzkoako 40 taberna eta jatetxeetan Euskal Sagardoa Jatorri Deitura botilaz gozatzean sariak eskuratzeko aukera.
Ekimen honi hasiera emateko, sagar-bilketa garai betean, eta Sagardoa Routen eskutik, uzta berria egiteko datozen hilabeteetan sagardogileek egingo duten lana erakutsi nahi izan da Donostiako Trinitate plazan. Sagarra bildu, jo eta zanpatu dute, lehen muztioa, zuku preziatua, nola lortzen den erakusteko.
Aurki ezazu ekimenari buruzko informazio guztia Sagardoa Routen webgunean.