Skip to main content

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta HAZI Fundazioak “Terraza garaia, Euskal Sagardo garaia” promozio kanpaina jarri dute martxan.

Euskal Sagardoaren kontsumoa sustatzea helburu duen ekimen honen barruan, Jatorri Deitura duen Euskal Sagardoa Gipuzkoako 45 taberna eta jatetxeetako terrazetan dastatu ahal izango da maiatzaren 27tik ekainaren 13ra bitartean.
Gainera, kanpainak irauten duen bitartean, terraza hauetan Euskal Sagardoa eskatzen dutenek bi sagardo botilako lote bat irabazteko aukera izango dute.

Euskal Sagardo dastatzeak Gipuzkoako ostalarientzat

“Terraza garaia, Euskal Sagardo garaia” kanpainaz gain, Euskal Sagardoa Jatorri Deitura duten sagardoen dastatzeak antolatu dira Gipuzkoako ostalarientzat, hainbat herritan. Sagardoaz gozatzeko aukera izateaz gain, dastaketak gidatzen dituzten pertsonen ahotik Jatorri Deituraren bereizgarri nagusiak ezagutzen ari dira ostalariak: % 100 bertako sagarrarekin egina eta kalitate bermatua duen sagardoa dela, hain zuzen ere.

Dagoeneko dastatze batzuk egin dira eta datozen asteetan gehiago egingo dira:

  • Apirilak 10: Donostia (Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea)
  • Apirilak 11: Errenteria (Donosti sagardotegia)
  • Apirilak 24: Ordizia (D’Elikatuz)
  • Apirilak 25: Azpeitia (Merkatu plaza)
  • Maitzak 8: Usurbil (Sutegi kultur etxea)
  • Maiatzak 22: Irun (Casino jatetxea)
  • Maiatzak 29: Tolosa (Txinparta Elkartea)