Skip to main content

Azaroaren 30ean Euskal Sagardo eguna ospatuko da Barakaldon, egun osoko festa izango da, goizeko 11:00etatik gaueko 23:00etara, Herriko Plazan.

Eguerdian eta arratsaldean zehar Euskal Sagardo dastatzeak izango dira, eta bertan sagardotegi desberdinetako sagardoak dastatzeko auekra izango da: Aburuza, Alorrenea, Altzueta, Añota, Atarbe, Axpe, Etxebarria, Gurutzeta, Kuartango, Isastegi, Oiharte, Petritegi, Zapian eta Zelaia. Eusko Labela duten Okela pintxoak ere izango dira aukeran Txomin Parrillaren eskutik. Hortaz gain, dastatze gidatuak egongo dira Mikel Garaizabalen eskutik.

Egitaraua 12:00etan hasiko da herri kirolekin eta bertan Aitzol Atutxa, Julen Larrea eta Inhar Urruzunok hartuko dute parte. 18:00etan bertsolariak arituko dira, 19:00etan erromeria hasiko da Laguntasuna taldearekin, 20:00etan Okela pintxo solidarioa izango da eta eguna Alboka taldearen kontzertuarekin amaituko da 21:00etan. Egunean zehar umeentzako tailerrak ere izango dira.