Skip to main content

Euskal Sagardoa Jatorri Deitura

Jatorri-deitura urte askotako lanaren emaitza eta etorkizuneko apustua da, erakunde publikoek eta sagar eta sagardo sektoreak elkarlanean osatzen dutena. Euskal Sagardoa zigilua daramaten sagardoek bi ezaugarri nagusi dituzte: %100 bertako sagarrarekin eginak dira eta kalitate-bermea dute.

%100 bertako sagarrekin egina

115 sagar mota ditu onartuak Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak bertako 500 hektarea sagastietan hazten direnak. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko 248 sagar ekoizlek, sagastien kalitatea, produktibitatea eta uzta desberdinen arteko oreka bilatzen dihardute. Ondoren Euskal Sagardoa J.D.ko 48 sagardogilek, bertako sagarra balorean jarrita, kalitaterik oneneko sagardoak egin eta merkaturatu ditzaten.

Kalitate bermatua

HAZI Fundazioak ziurtatzen du prozesu osoa, hasi sagastitik eta botilara arte. Euskal Sagardoa zigilupean merkaturatzeko analisi organoleptiko eta fisiko-kimikoak gainditu behar ditu kontrolpean dagoen sagardoak, hau Fraisoro Laborategian ziurtatzen da.

Freskagarria eta osasuntsua

Euskal Sagarraren muztio naturala hartzituta lortutako edaria da Euskal Sagardoa. Artziduran, sagarraren azukrea alkohol bihurtuko da eta alkohol graduazio bajuko sagardoa lortuko dugu %5 ingururekin. Euskal Sagardoari ez zaio CO2, azukre eta urik gehitzen. Orokorrean sagardo freskagarri eta lurrintsuak dira, ahoan izaera handikoak eta txinparta ederrekoak.

Euskal Sagardoaren inguruko berriak

euskaraUncategorized @eu
4th ekaina 2026

Topa! Gasteiz ospatuko da ekainak 11n

Sagardo Eguna, ekainak 11, igandean Durangoko merkatuan Topa! Durango, Sagardo Eguna egingo da ekainak 11,…
euskara
4th ekaina 2026

Topa! Gasteiz ospatuko da ekainaren 6an

Sagardo Eguna, larunbatean Matxete plazan Topa! Gasteiz ekitaldien barruan Sagardo Eguna egingo da ekainaren 6an,…
euskara
2nd ekaina 2026

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak 2025 uztako sagardoak aurkeztu ditu, eta Topa! Gasteiz ekitaldiari hasiera eman

Euskal Sagardoa osatzen duten 47 sagardogileen 112 Euskal Sagardo desberdin azaldu dira,  %100 bertako sagarraz…

“Euskal Herrian mendeetan zehar kontsumitu den produktuari gorazarre egiten dio jatorri-deiturak. Marinelen bidaidea itsasaldi luzeetan. Gure arbasoen lanaren eta bizimoduaren lekukoa. Egunerokoan nahiz une berezietan, baserrietako zein hirietako ahogozoa.”