Euskal Sagardoa

Ezaugarri orokorrak

Sagardo onenak dastatzea gustatzen bazaizu, igarriko diezu goi-kalitatezko ziurtagiriak dituztenei.

Sagardoak Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako zigilua eta numerazioa izan ditzan, analitikak eta panel organoleptiko bat pasa beharra dauzka. HAZI Fundazioak ziurtatzen du prozesu osoa, hasi sagastitik eta botilara arte. Panel Organoleptikoa Fraisoro Laborategian pasako dute sagardoek, horretarako akreditatutako lehen laborategian hain zuzen ere.

Kalitatea ziurtatzen duten bi zigiluak

Sektore osoa eta euskal erakundeak batu egin dira proiektu berean, eta hemendik aurrera, berme osoa daukaten bi marka publiko eta ofizial izango dituzu eskura:
· EUSKAL SAGARDOA jatorri-deitura: urteetako lana eta etorkizuneko apustua. Bertako sagarra bakarrik erabiliz egindako sagardoa, eta kalitate bikainekoa.
·GORENAK marka: bertan egina han-hemengo sagarrak erabiliz, eta kalitate bikainekoa.