Skip to main content

Bizkaiko sagardo denboraldia ireki da gaur, urtarrilak 18, Zornotzako Uxarte sagardotegian. Andoni Aizpuru kazetaria aukeratu dute Bizkaiko sagardoaren enbaxadore bezala, eta honek Euskal Sagardoa jatorri-deiturara bideratutako sagardoarekin egin du txotx.

Aizpuruk adierazi duenez, “ohorea da niretzat, sagardo kontsumitzaile sutsua naiz”. Bizkaiko sagardo denboraldiari hasiera emateko, “Gora Bizkaiko sagardoa! Txotx!”, izan dira bere hitzak.

Bost dira Euskal Sagardoa jatorri-deiturara bideraturiko sagardoa eskaintzen dituzten Bizkaiko sagardotegiak: Axpe (Markina-Xemein), Eguskiza (Gatika), Etxebarria (Gatika), Laneko (Gizaburuaga) eta Uxarte (Zornotza).